Guggenheim Bilbao Museoak Urteroko Afaria egingo du asteazken honetan, 20 urte betetzen dituen egunean

Museoaren urteroko afaria asteazkenean
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Actualizado: miércoles, 18 octubre 2017 10:49

BILBO, 18 Oct. (EUROPA PRESS) -

Guggenheim Bilbao Museoak Urteroko Afaria egingo du asteazken honetan, urriaren 18an, 1997an ofizialki inauguratu zenetik 20 urte betetzen diren egunean, hain zuzen ere. "Guggenheim Bilbao Museoak bere 20. urteurrena ospatzen du eta haren jarduera ahalbidetzen duten pertsona, enpresa eta erakundeei haien babes etengabea eskertu nahi die", adierazi dute bere arduradunek prentsa ohar bidez.

Horrela, gonbidatuek kontzertu bat entzuteko aukera izango dute, Donostiako Orfeoiaren eskutik. Koru donostiarreko abeslariek hainbat kanta abestuko dituzte Richard Serraren "Denboraren materia" osatzen duten eskulturen artetik.

IXO Taldeak eskainiko du afaria, Nerua Guggenheim Bilbao jatetxeko chef Josean Alijaren gidaritzapean. "The World's 50 Best Restaurants" zerrendan dauden hainbat euskal sukaldariren laguntza izan du afaria prestatzeko, hala nola Etxebarri Erretegiko Victor Arginzonizena, Mugaritzeko Andoni Luis Adurizena, Arzakeko Elena eta Juan Mari Arzakena eta Azurmendiko Eneko Atxarena. Halaber, Bodegas Campillo, Perrier-Jouët eta Coca-Cola enpresek haien lankidetza eskaini dute ospakizun berezi honetarako.