Gurasoen artean euskara sustatzeko programa bat hasiko dute otsailean Sopelan

Publicado: jueves, 18 enero 2018 17:03

BILBO, 18 Ene. (EUROPA PRESS) -

Sopelako Ander Deuna ikastolak eta Zipiriñeko Gurasoen Elkarteak "Baga Biga Higa euskarak sorginduko gaitu bihotzetik ezpainetara" izeneko ekimena jarriko dute martxan otsailean, Ebete elkartearekin, Euskara Zerbitzuarekin eta Sopelako Udalarekin elkarlanean. Egitasmoaren helburua Ander Deuna eta Zipiriñeko gurasoen artean euskararen erabilera sustatzea da.

Horrela, bere arduradunek prentsa ohar baten bidez jakinarazi dutenez, egitasmoa otsailaren 5ean hasiko da, eta hilabeteko iraupena izango du. Gurasoak talde desberdinetan antolatuko dira, astero, eta bakoitzaren euskara mailaren arabera, konpromiso desberdinak hartuko dituzte. Astero, eskola bakoitzean 60 gurasok parte hartzea aurreikusten da. Ekimena Urdulizen ere jarriko da martxan, aldi berean.