Gure Artea sarien irabazleak jakinaraziko dituzte ostegun honetan, Donostian

Actualizado: miércoles, 3 junio 2015 13:40

DONOSTIA, 3  (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuorde Joxean Muñozek eta 2015eko Gure Artea sarien epaimahaikide Xabier Ganzarainek epaimahaiaren ebazpena eta irabazleen izenak ezagutaraziko dituzte ostegun honetan, ekainaren 4an, Donostian, Jaurlaritzaren egoitzan, 10:00etan.

   Gasteizko Gobernuak hiru modalitatetan ematen ditu Gure Artea sariak: ibilbide artistikoa aitortzeko Gure Artea saria (25.000 euro), sorkuntza lana aitortzeko Gure Artea saria (25.000 euro) eta ikus arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko Gure Artea saria (15.000 euro).

   Iazko edizioan, Juan Luis Morazak ibilbide artistikoaren aitormenari dagokion saria jaso zuen; Inazio Escuderok, sorkuntza lana aitortzeko modalitatekoa; eta hirugarrenik, ikus arteen arloan egindako lana aitortzen duen modalitatean beka batek jaso zuen saria, Basauriko Kultur Etxeak ematen duen "Juan y Pablo de Otaola" bekak, hain zuzen.