Gurutze Beitia aktorea izango da Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria

Actualizado: miércoles, 8 julio 2015 16:59

BILBO, 8 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Udaleko Jai Batzordeak Gurutze Beitia aktorea aho batez aukeratu du 2015. urteko Aste Nagusiko pregoilaria izan dadin. Txupinera, berriz, Txomin Barullo konpartsako kidea den Oihana Pascual izango da.

   Erabaki honekin, Jai Batzordeak Gurutze Beitia aktore eta zuzendariari omenaldia egin nahi dio. Hainbat lan ezberdin egin arren, Beitia umore arloan egin dituen lanengatik da oso ezaguna. 2010ean Zarambolas izendatua izan zen Bilboko aratusteetan.

   Beste alde batetik, Bilboko Jai Batzordeak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, aurtengo Aste Nagusiko txupinera Txomin Barullo konpartsako kidea den Oihana Pascual izango da.