Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak Dermatologiako kontsultak berritu ditu

Jon Etxeberria instalazio berriak bisitatzen
Foto: IREKIA
Actualizado: viernes, 17 abril 2015 13:41

BILBO, 17 (EUROPA PRESS)

   Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusiak Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Dermatologiako kontsulta berritutak bisitatu ditu ostiral honetan, ospitaleko zuzendari gerentea den Santiago Rabanalekin batera. Kontsulta horiek zerbitzuaren arreta hobetzea ahalbidetuko dute.

   Dermatologiako kontsulta berrituak astelehetik dago martxan, eta, horrenbestez, pazienteek jada ez dute joan behar Administrazioko pabiloiko hirugarren solairura kontsulta berrituetara joateko. Orain, beheko solairuan dago ekipamendu berria, beste kontsulten parean, eta, horrela, errazagoa da bertara heltzea. Ekipamendu berriak 400 metro koadro ditu eta 420.000 euro inbertitu dira.

   Lau kabina daude PUVA izpiekin tratamenduak egiteko, bai eta zerbitzukoek egiten dituzten interbentzioetarako operazio gela bat, ekipamendu berriarekin, hala nola interbentzio ohatila bat eta LED teknologiarekiko bi lanpara -lagungarria da jarduera asistentzialerako, energia aurrezten da eta ingurumenerako hobea da-; laser tratamenduetarako gela bat; eta sei kontsulta. Halaber, erizaintzarako eta zerbitzuaren beraren saioetarako behar diren gelak ditu, eta itxarongela bat 30 lagunentzat.

   Dermatologiako Zerbitzuak hilean 1.500 kontsulta, 410 interbentzio eta 800 proba egiten ditu, eta, ekipamendu berriarekin Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak beste pauso bat eman du Gizarte Erantzukizun Korporatiboari begir, kudeaketa eredu iraunkorraren bidean. Izan ere, hainbat leku Laborategien eraikuntza berrian zentralizatu direnez, leku libreak baliatu ahal izan dira.

   Kasu honetan, Anatomia Patologikoaren lehengo pabiloia hartuta, pazienteak errazago iritsi daitezke bertara, kontsulta berriak beheko solairuan baitaude. Halaber, paziente eta profesionalentzat erosoagoa da, diagnostikorako eta tratamenduetarako lekua handiagoa baita, eta energia aurrezten da, ekipamendua eraginkorragoa delako.