Gustavo Tambasciok zuzendutako "Frankenstein" Bilboko Arriaga Antzokian izango da bihartik igandera

"Frankenstein" obraren momentu bat
TEATROARRIAGA.COM
Actualizado: jueves, 17 marzo 2011 18:59

BILBO, 17 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Arriaga Antzokiak "Frankenstein" antzezlana eskainiko du bihartik igandera bitartean. Mary Shelley-k idatzitako testu ospetsua Gustavo Tambascioren zuzendaritzarekin eta Ricardo Sanchez Cuerdaren eszenografiarekin helduko da Bilbora, azken honek muntaia honeatik Max sarirako nominatua dago. Bihar eta etzi 20:00etan izango dira saioak, eta igandean 19:00etan.

Antzoki bilbotarreko iturriek jakinarazi dutenez, Tambasciok zuzenduriko "Frankenstein" honetan, guztira, bederatzi antzezle eta musikari bat arituko dira eszenatokian. Raul Peña -Frankenstein- eta Javier Botet -Kreatura- dira protagonistak.

"Frankenstein" bere garaiko (XIX. mewndea) eta baita geroko hedapen handieneko obra erromantikoa da, non Mary Shelley-k garaiko kezka handi eta sakonenak jaso zituen erromantizismo ingeleseko autorerik handienetakoa bilakatuz.

Gustavo Tambasciok sortu eta zuzendu duen ikuskizun hau epikaren eta erromantizismoaren esperimentu bat da, eta bertan, giza izaeraren mugak, gizakiaren askatasun gosea eta jainkoak imitatuz bizitzaren zein heriotzaren zoko ezkutuenetan sartzeko grina sekretua jorratzen ditu. Material dramatikoak jatorrizko eleberritik eta 1823-1929 bitartean eginiko antzerki-bertsioetatik hartu zituen Tambasciok, James Whale-k zuzendu zuen film mitikoaren aurrekoetatik, alegia.

Obra ikusteko sarreren prezioak 6,40 eurotik 21 eurora doaz. Ikuskizuna Kultura 18 egitasmoari dagokio, eta 2011. urtean 18 urte betetzen dutenentzat dohainik izango da.