AEBetako literatura izango da gonbidatua Gutun Zuria Letren Jaialdian

Actualizado: lunes, 27 febrero 2012 14:11
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

   Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren bosgarren edizioa apirilaren 19tik 22ra ospatuko da AlhondigaBilbao zentroan, "Ezkutuko hitzak" goiburupean, eta aurten, Amerikako Estatu Batuetako (AEB) literatura izango da gonbidatua.

   Kultur eta aisialdiko zentro bilbotarreko iturriek jakinarazi dutenez, gizarte- eta kultura-gertaeren nahiz gertaera politikoen esparruan garrantzitsuak diruditen sekretu eta gezur handiak argitzen saiatuko da jaialdia, eta horretarako, idazle eta kazetari estatubatuarrek parte hartuko dute, edizio honetan AEB izango baita gonbidatutako herrialdea.

   Apirilaren 16an jaialdiaren aurreko ekitaldia egingo da AlhondigaBilbaon. Ekitaldi horretan, emanaldiak, mahai-inguruak eta "Aurrez aurre" saioa egingo dira, egileek publikoarekin euren azken lanen sekretuak eta gorabeherak parteka ditzaten.

   Aurtengo jaialdiaren programa ekitaldi hauek osatuko dute: "Solasean" gardentasunari eta kazetaritzari buruzko elkarrizketak auditoriumean, liburuak sinatzea eta bertsolari saioa Kulturen Atarian. Gainera, hitz egitera eta egileak zuzenean ezagutzera hurbildu ahalko da jendea Irakurlearen Ordua sailean.

   Bill Keller, Philip Gourevitch, Tahar Ben Jelloun, Hans Magnus Enzensberger, Chuck Palahniuk, John Verdon eta William Gibson dira jaialdian parte hartuko duten idazle estatubatuarrak. Gutun Zuria jaialdirako sarrerak martxoaren 1ean jarriko dira salgai eta Infopuntuan eta Ticket Boxen erosi ahalko dira.