Gutxienez 43 hildako izan dira Iraken xiiten kontrako guneetan jarritako bonba-autoen ondorioz

Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 20 mayo 2013 15:50

BAGDAD 20 May. (Reuters/EP) -

Gutxienez 43 lagun hil dira astelehen honetan Bagdad Irakeko hiriburuko eta Basora hiriko gune xiitetan jarritako zenbait bonba-autok eztanda egin ondoren, iturri polizialen eta medikoen arabera. Oraindik inork ez du bere egin egiletza.

Zehazki, bederatzi hildako izan dira Basoran lehertu diren bi bonba-autoetako batean, aipaturiko iturrien arabera. Basora nagusiki xiita den hiria da, eta Bagdadetik 20 bat kilometro hego-ekialdera dago.

"Guardia egiten ari nintzen leherketa indartsu batek zoruak dar-dar egitea ekarri duenean", adierazi du Poliziaren ofizial batek erasoa gertatu den Hayaniya auzoan. "Eztandak ogitartekoen postu batetik hurbil bilduta zeuden jornalariak harrapatu ditu", zehaztu dio Reuters berri-agentziari.

Beste bost pertsona Basorako Saad plazan dagoen autobus geltoki batean jarritako bonba-autoak eztanda egitean hil dira, iturri mediko eta polizialen arabera.

Bien bitartean, Bagdaden beste bonba-auto batek egin du eztanda, hiriaren ekialdean dagoen eta nagusiki xiita den Kamaliya auzoan, eta beste zazpi lagun hil dira, Poliziaren arabera. Beste 22 hildako izan dira Ilaam, Diyala zubi, Al Shurta, Shula y en Sadr Hirian, nagusiki xiitak bizi diren tokietan, hain zuzen ere.

Contenido patrocinado