hACERIA konpainiak "El abrazo de Heróntidas" obra eskainiko du igandean Guggenheim Bilbao Museoan

"El abrazo de las Heróntidas" eskainiko du hACERIA taldeak
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Actualizado: viernes, 13 enero 2017 11:24

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

hACERIA konpainiak "El abrazo de Heróntidas" greziar tragedia antzeztuko du Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungelan igandean, urtarrilaren 15ean, arratsaldeko 18:00etan. Richard Sahagunek idatzi eta zuzendu du obra, eta Amaia Mirandak musikaz hornitu du. Antzezleak Ainhoa Duque, Elisa Tulián, Paule Barcenilla, Luis Hernández eta Chris Daez dira.

Museo bilbotarreko arduradunek jakinarazi dutenez, 2014an Sahagunek ikerketa laborategi bat abian jarri eta horren ondorioz hACERIA konpainia sortu zuten. Taldearen helburua da errepertorioko obrak "ikuspegi berezi eta abangoardistaz jorratzea".

Horrela, hACERIA konpainiak Guggenheim Bilbao Museoaren TopARTE proiektuan parte hartuko du. Horren bidez, museoak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) kultur eta arte elkarteekin lankidetzak garatzen ditu, inguruko eragile horiekin harremanak estutzeko bere XX. urteurrenean.

Modu honetan, igande arratsaldeko 18:00etatik aurrera "El abrazo de Heróntidas" obraz gozatzeko aukera izango da Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungela. Sarrerak museoaren txarteldegian eta webgunean eskura daitezke, 9 euroan Museoaren Lagunentzat eta 15 euroa publiko orokorrarentzat.