HAKOBAk legealdi berriko lehen bilera egin du, Gasteizen

HAKOBAren legealdiko lehen bilera
IREKIA
Actualizado: martes, 28 febrero 2017 17:04

GASTEIZ, 28 (EUROPA PRESS)

Hizkuntza politikan Herri Aginteak Koordinatzeko Batzordeak (HAKOBA) legegintzaldi berriko lehenengo bilera egin du astearte honetan, Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako eta beste herri erakundeetako ordezkariekin, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua buru zela.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia nabarmendu du, eta Eusko Jaurlaritzak bide horretan sakontzeko asmoa duela ziurtatu du.

Zupiriarekin batera, Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburua, Estibaliz Alkorta Euskara Sustatzeko zuzendaria, Joseba Lozano Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria, Josune Zabala Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria eta Jokin Azkue HABEko zuzendari nagusia izan dira bileran, besteak beste.

Jon Redondo Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendaria ere bileran izan da, kirol arloan euskara sustatzeko bide berriak zabaltzeko asmoz hitz egin baitute bertan.