Hamaika hildako, bi desagertu eta sei zauritu izan dira Jilin (Txina) probintziako meategi batean gertaturiko leherketan

Actualizado: jueves, 24 marzo 2011 18:15

PEKIN, 24 Mar. (EUROPA PRESS) -

Hamaika lagun hil dira, bi desagertuta daude eta beste sei zaurituta, Txinako ipar-ekialdean dagoen Jilin probintziako ikatz-meategi batean gertatu den leherketa baten ondorioz, Xinhua berri-agentziak aipatu duen tokiko agintarien informazioaren arabera.

Leherketa goizez gertatu da Tonggou ikatz-meategian, Baishan hirian. Lur azpian zeuden 39 langileetatik 26k ihes egitea lortu dute. Sei zaurituak ospitale batera eraman dituzten, eta erreskateko taldeak desagerturiko bi meatzariak bilatzen ari dira.

Bien bitartean, eztandaren zergatiak argitzeko ikerketa hasi da jada, eta Baishaneko ikatz-meategi guztietan produkzioa etetea agindu da, egon daitezkeen irregulartasunak konpontzeko asmoz.