Hamar langile baino gehiagoko enpresa berritzaileak %35,6 ziren EAEn 2016an

Enpresa berritzailea
Europa Press - Archivo
Actualizado: martes, 20 marzo 2018 11:41

BILBO, 20 Mar. (EUROPA PRESS) -

Hamar langile eta gehiagoko enpresa berritzaileak %35,6 ziren Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 2016an. Eskualdeen artean, Debagoiena Gipuzkoan (%46,2), Durangaldea Bizkaian (%39,3) eta Arabako Lautada (%31,9) nabarmendu ziren, Eustaten datuen arabera.

Halaber, EAE osoko batez bestekoaren gainetik kokatu ziren Debabarrena (%41,5), Tolosaldea (%40,5) eta Donostialdea (%39,0) Gipuzkoan, eta Plentzia-Mungia (%37,1) eta Markina-Ondarroa (%35,9) Bizkaian. Aitzitik, enpresa berritzaileen portzentaje txikienak Arabako Errioxan (%26,9), Bizkaiko Enkarterrin (%31,0) eta Gipuzkoako Bidasoa Beherean (%31,9) izan ziren.

Hiriburuei dagokienez, Donostian zegoen hamar langile eta gehiagoko enpresa berritzailerik gehien (%40,6), ondoren Bilbon (%33,3), eta azkenik, Gasteizen (%31,8).

Bestalde, gastu kopuru nagusiak hiriburuak dauden eskualdeetan bildu ziren. Gasteizen biltzen duen Arabako Lautadan egin zen lurraldeko gastuaren %87,3, Bilbo Handian %77,5 eta Donostialdean %43,9 (Gipuzkoan gastua dezente banatuago egon zen).

Zehazki, Araban, 359,8 milioi eurotik, 314,2 milioi Lautadan gastatu ziren, eta Bizkaian, 1.073,6 milioi eurotik, 832,4 milioi Bilbo Handian. Gipuzkoan gastu osoa 690,6 milioi euro izan zen, eta 303,5 Donostian gastatu ziren. Halaber, 100 milioi eurotik gora kokatu ziren Durangaldea (144,6) eta Goierri (128,5). Gasteizen 306,2 milioi euro gastatu ziren (lurralde osokoaren %85,1), Bilbon 267,9 milioi (%25,0), eta Donostian 187,5 milioi (%27,1).