"Handia" filmak Goya sarietarako 13 izendapen lortu ditu

Filmaren eszena bat
HANDIA
Actualizado: miércoles, 13 diciembre 2017 12:00

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzenduriko "Handia" euskarazko filmak Goya sarien 32. ediziorako 13 izendapen lortu ditu, besteak beste, film eta zuzendari hoberenaren izendapenak, Zinemaren Espainiako Akademiak asteazken honetan jakinarazi duenez.

Zehazki, pelikula eta zuzendari onenarena izendapenez gain, jatorrizko gidoi onenarena, jatorrizko musika onenarena, aktore berri onenarena (Eneko Sagardoi), produkzio zuzendaritza onenarena, argazki zuzendaritza onenarena, muntaketa onenarena, zuzendaritza artistiko onenarena, jantzi diseinu onenarena, makilaje onenarena, soinu onenarena eta efektu berezi onenarena ere eskuratu ditu.

"Handia" filmarekin batera, "El autor", "Verano 1993", "La librería" eta "Verónica" lanak izango dira pelilula hoberenaren lehian, eta Garaño eta Arregirekin batera, Martin Cuenca ("El autor"), Isabel Coixet ("La librería") eta Paco Plaza ("Verónica") zuzendari onenaren Goya sariaren lehian. Sariak otsailaren 3an banatuko dira, Madrilen.