Harkaitz Canoren "Pasaia Blues" eleberriaren galegozko itzulpena aurkeztuko dute otsailean Galizian

Foto: REUTERS
Actualizado: viernes, 24 enero 2014 15:42

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Harkaitz Canok 1999an argitaratu zuen "Pasaia Blues" eleberria (Susa) galizierara itzuli du Isaac Xubin idazleak, eta Galizian aurkeztuko dute otsailaren 5ean, 6an eta 7an, Harkaitz Cano bera bertan dela, Etxepare Euskal Institutuko iturriek jakinarazi dutenez.

   Hugin e Munin argitaletxeak plazaratu duen galizierazko edizio honekin, dagoeneko lau hizkuntzatan irakurri daiteke Harkaitz Canoren eleberria, jatorrizko euskarazko bertsioaz gain, gaztelaniaz eta alemanez ere itzulia baitago.