Harkaitz Canoren "Pasaia blues" galizieraz argitaratu dute

Foto: ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA
Actualizado: martes, 7 enero 2014 13:55

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

   Harkaitz Canoren "Pasaia Blues" eleberria (Susa, 1999) galizierara itzuli du Isaac Xubin idazleak. Hugin e Munin argitaletxeak argitaratu duen galizierazko edizio honekin, lau hizkuntzatan irakurri daiteke liburua, jatorrizko euskarazko bertsioaz gain, gaztelaniaz eta alemanera ere itzulia baitago, Etxepare Euskal Instituturik jakinarazi dutenez.

   Genero beltzean koka daitekeen eleberri honek, terrorista talde baten eta ertzain baten arteko harremanak kontatzen ditu. Zinema eta irudi gidoigintzaren ezaugarrietatik harturiko errekurtsoez baliatuz, intrigazko pasarte interesgarrietan sartzen du Canok irakurlea.