Harrapazank gazteentzako programan izena emateko epea zabalik da

Actualizado: viernes, 29 enero 2016 13:15

   BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Harrapazank programa abiarazi dute aurten ere, eta talentua eta sormena erakutsi gura duten 9 eta 18 urte arteko gazteek otsailaren 5era arteko epea dute izena emateko www.harrapazank.com web orriaren bidez. Webgune horretan fitxak bete eta gurasoen berariazko baimena erantsi beharko dute, antolakuntzak jakinarazi duenez.

   Harrapazank Eszena atalak kategoria bi ditu: Harrapazank Junior, 9-13 urteko gazteentzat, eta Harrapazank Senior, 14-18 urtekoentzat. Aukeraketa egingo da bi kategorietan, antzerkian, musikan, dantzan, bakarrizketetan, txiste kontaketan, bertsotan eta abarretan gazteek talentua erakutsi dezaten. Hautaketaren ostean, kategoria bakoitzean hamar talde aukeratuko dira apirilean egingo diren azken galetan trebezia erakutsi dezaten. 500 euroko bi sari egongo dira kategoria eta gala bakoitzeko.

   Bestalde, argazkigintzako, bertso rapeko, bitxiak diseinatzeko, DJ modura aritzeko, grafitiko, zirkuko edo smartphone bidez bideoak egiten ikasteko lantegiak egingo dira 11-18 urteko gazteei zuzendutako Sortuzank programaren barruan.

   Bi programa horietan parte hartzeko ere izena eman behar da www.harrapazank.com web orriaren bidez, otsailaren 5a baino lehenago.