Hartza Eguna ospatuko dute otsailaren 17an Ermuan (Bizkaia)

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 9 febrero 2012 13:56

BILBO 9 Feb. (EUROPA PRESS) -

Hartza Eguna ospatuko da Ermuan (Bizkaia) datorren otsailaren 17an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Beti bezala, Anaitasuna ikastola, Eskolabarri ikastetxea, AEK Kaltxango Euskaltegia, Ermuko Udal Euskaltegia eta Euskal Birusa taldeen elkarlanean antolatu da, Ermuko Udalaren babesarekin.

Kalejira Ermuko kaleetatik zehar egiten da, plazan hasita, hartzaren koplak abestuz eta trikitilarien laguntzarekin. Bertsoak 1934ean Guillermo Bengoetxea 'Txindurri'-k idatzi zituen, oso gaixo zegoen lagun baten animoa altzatzeko. Patxi Urkokoren istorioa gogoratuz berari buruzko lau kopla idatzi zituen.

Hau guztia aratuste sasoian gertatu zenez, "koko janztea" pentsatu zuten eta koplak buruz ikasita zituztela kalera irten ziren festan.

1989ean Euskal Birusa elkarte kulturalak "Hartzaren bertsoak" berrezkuratu zituen. Kopla hauek Guillermoren alaba zen Maria Bengoetxea Isasi-Isasmendi "Txindurrinekoa"-k gaztetan buruz ikasi zituen eta berak ahalbidetu zuen koplak gugana heltzea. Hori dela eta, Guillermo eta bere alaba Mariari eskerrak emateko bertso eskolak bi bertso sortu zituen, omenaldi txiki bat eskainiz.

Kalejira plazan hasi eta bukatuko da, eta txorizo bokadiloak eskainiko dira parte hartuko duten guztientzat. Jendetza handia batzen da egun honetan ospatzen den ekintzara, arrakasta handiko eguna baita.

Contenido patrocinado