Hasi dira berriz 'Zirri' ontziko desagertuak bilatzeko lanak

Actualizado: martes, 29 marzo 2011 12:33

BILBO, 29 Mar. (EUROPA PRESS) -

Erreskateko taldeek gaur goizeko 10:00ak aldera hasi dituzte joan den osteguneko azken orduan Zierbenako (Bizkaia) portutik berdeletan irten ondoren urperatu zen 'Zirri' itsasontziko bi pertsona desagertuak bilatzeko lanak.

Ontzian bost pertsona zihoazen; 12 urteko ume bat eta 52 urteko gizon bat joan den ostiralean erreskatatu zituzten, itsasoan iraulitako ontziaren gilaren gainean 11 ordu baino gehiago egon ondoren.

Halaber, bilaketa taldeek oraindik desagertuta zeuden hiru lagunetako baten gorpua aurkitu zuten atzo, Bermeotik (Bizkaia) sei miliara. Hildakoa Bilboko udaltzain bat da.