Haur Literaturako Mikel Zarate Sariaren laugarren edizioa martxan da

Actualizado: martes, 5 febrero 2013 12:36
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

   Lezamako Udalak (Bizkaia) eta Elkar argitaletxeak Haur Literaturako Mikel Zarate lehiaketaren laugarren edizioa jarri dute martxan, euskal kulturaren alde lan itzela egindako idazle lezamarraren gomutaz eta haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz.

   Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Lehen Hezkuntzako ikasleei (6 eta 12 urte bitartekoak) zuzendutako lehiaketara euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.

   Hiru ale bidali beharko dira, agerian idazlearen nortasuna azaldu gabe, eta horiekin batera gutunazal itxi bat, kanpoan idazlanaren izenburua adieraziko duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia. Idazlanak helbide honetara igorriko dira: Lezamako Udala - Mikel Zarate Saria; Aretxalde, 1; 48196, Lezama (Bizkaia).

   Lanak hartzeko azken eguna apirilaren 30a izango da, eta epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna maiatzaren 31. Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Xabier Mendiguren Elizegik osatuko dute epaimahaia. Sari bakarra emango da, 3.000 eurokoa (zenbateko gordina), eta epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez balego saririk ez litzateke emango.

   Elkar argitaletxeak argitaratuko du eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazten denetik sei hilabeteko epean, behar diren marrazkiez horniturik. Alabaina, idazlea izango da lanaren jabea eta ohiko moduan ordainduko dizkio argitaletxeak egile-eskubideak.