Haur Literaturako Mikel Zarate VI. Saria abiarazi dute

Patxi Zubizarretak
Foto: ELKAR/LEZAMAKO UDALA
Actualizado: viernes, 27 febrero 2015 14:10
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

   Lezamako Udalak (Bizkai) eta Elkar argitaletxeak Haur Literaturako Mikel Zarate Saria deitu dute seigarren urtez, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz. Gainera, euskal kulturaren alde lan itzela egin zuen idazle lezamarra gogoratu nahi dute sariaren bidez.

   Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Lehen Hezkuntzako ikasleek (6-12 urte bitartekoek) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez ditzakete, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Makinako moldez, DIN-A4 formatuan eta tarte bikoitza utzita, gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50 aurkeztu beharko dituzte.

   Hiru ale bidali beharko dira, agerian idazlearen nortasuna azaldu barik, eta horiekin batera gutunazal itxi bat, kanpoan idazlanaren izenburua adieraziko duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia. Idazlanak helbide honetara igorriko dira: Lezamako Udala - Mikel Zarate Saria; Aretxalde, 1; 48196, Lezama.

   Lanak hartzeko azken eguna apirilaren 30a izango da, eta epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna, berriz, maiatzaren 31. Epaimahaia, Leire Bilbao, Miren Agur Meabe eta Antxiñe Mendizabal idazleek osatuko dute. Sari bakarra emango da, 3.000 eurokoa (zenbateko gordina), eta epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez balego, saririk ez litzateke emango.

   Elkar argitaletxeak kaleratuko du eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazten denetik sei hilabeteko epean, behar diren marrazkiez horniturik. Alabaina, idazlea izango da lanaren jabea eta ohiko moduan ordainduko dizkio argitaletxeak egile eskubideak.