Haurreskolak Partzuergoak 228 haur eskola biltzen ditu Euskadiko 176 udalerritan

Actualizado: miércoles, 22 enero 2014 17:32
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 22 (EUROPA PRESS)

   Haurreskolak Partzuergoak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 176 udalerritan dauden 228 haur eskola biltzen ditu gaur egun, eta orotara, 8.111 plaza eskaintzen ditu, 0-2 urte adin tartean. Gainera, 2014. urteko irailean, 8.200 plaza eskainiko ditu.

   Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak eman ditu datuok, Haurreskolak Partzuergoaren hamargarren urteurrena ospatzeko asteazken honetan Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan egin den ekitaldian.

   Horrela, Haurreskolak Partzuergoaren eskaintzak 5.500 haur eta familiari ematen die erantzuna ikasturte honetan, eta 1.200 hezitzaile ari dira lanean bertan (eta beste 100 ordezko). Hamar urteko ibilbidean, 35.000 haur inguru pasatu dira Haurreskolak Partzuergotik.
Haurreskolak Partzuergoa 2003ko abenduan sortu zen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Nekazaritza sailak eta EAEko 31 udal partaide zirela.

   Urteurreneko ekitaldian, hamar urteko historia jasotzen duen bideo laburra ikusi ondoren, omenaldia egin zaie Haurreskolak Partzuergoko kide diren udalei, hamarkada honetan zehar erakundeko batzar nagusian ordezkaritza izan duten zazpi kideri oroigarriak emanez.

   Bere hitzaldian, Cristina Uriartek haur eskolen "izaera pluralista eta integratzailea" nabarmendu ditu beren nortasun ikur gisa. "Gure haur eskola eredua pluralista eta librea da, aniztasunari irekia, eta diferentziak errespetuz eta tolerantziaz hartzen dituena. Integratzailea eta konpentsatzailea da, pertsonen arteko
berdintasunei eta errealizazio aukerei zuzendua", gaineratu du.

   Halaber, haur eskolen bereizgarriak ere aipagai izan ditu bere hitzaldian. "Euskara komunikatzeko eta ikasteko hizkuntza moduan erabiltzeko beharrezkoak diren baldintzak sustatu eta bultzatzen dira haur eskoletan, eta familiekin lankidetzan dihardugu, haurren onenaren bila beti", azaldu du.

   Haurreskolak Partzuergoaren eskaintzaren berri eman eta daturik esanguratsuenak aurkeztu ondoren, "euskal gizartean oso egoera pozgarrian" gaudela azaldu du Hezkuntza sailburuak, "adin honetan (0-2 urte) ematen den eskaintza publikoa kontuan hartuz, Europako herrialdeekin eta beste autonomia erkidegoekin alderatuta".

   Ekitaldian Angeles Iztuetak ere parte hartu du, bera baitzen Hezkuntza sailburu Haurreskolak Partzuergoa sortu zenean. Hamargarren urteurreneko ospakizunak amaitutakoan, Haurreskolak Partzuergoaren batzar nagusiak jarraitu du, eguneko gai-zerrendarekin aurrera.