Haziak ereiteko jardunaldia antolatu dute zenbait erakundek larunbaterako Iruaretxetako haztegian, Basaurin (Bizkaia)

Actualizado: jueves, 14 abril 2011 20:28

BILBO, 14 Abr. (EUROPA PRESS) -

Sagarrak - Ekologistak Martxan, Dorretxea eta Ingurumeneko Boluntarioen Sarea erakundeek boluntarioei zuzendutako jardunaldi bat antolatu dute larunbat honetarako Iruaretxetako landareen haztegian, Basaurin (Bizkaia).

Jardueraren helburu nagusia, joan zen udazkenean bildutako zuhaitzen eta zuhaixken haziak erretiluetan eta baratze-mailetan ereitea izango da. Hazi horietatik landareak jaioko dira, eta hurrengo urteetan, eskualdeko birsorkuntzako partzela desberdinetan landatuko dituzte. Jardunaldia 9:30etan hasiko da.

Halaber, haztegian beste zenbait lan ere egingo dituzte, hala nola aurreko urteetako landareak baratze-mailetan antolatzea; landareak tokiz aldatzea, "loditu" daitezen; landareen erretiluak egokiro antolatzea.

Antolatzaileek nabarmendu dute jarduera hori "oso erraza" dela egiten, eta adin guztietako pertsonek parte har dezaketela. Horrela, parte hartzera animatu dituzte Ingurumeneko Boluntarioen Sarean parte hartu izan ohi dutenak eta basoak biziberritzeko interesa duten guztiak.

Ekitaldia goizez bakarrik izango da, 14:00ak arte gutxi gorabehera, eta gomendagarria da mendiko botekin etortzea. Beharrezkoa da izena ematea, antolatzaileek egokiro antola ditzaten egin beharreko lanak.