Hazitek enpresetan I+G bultzatzeko programak bere araudia eguneratu du proiektuak optimizatzeko

Actualizado: martes, 31 enero 2017 14:45

GASTEIZ, 31 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzak erabaki du enpresetan I+G bultzatzeko Hazitek programaren araudia eguneratzea, batetik, bere funtzionamendu operatiboa hobetzeko eta, bestetik, esparru honetan zehaztutako lan estrategiara hobeto egokitzeko.

Jaurlaritzako arduradunek adierazi dutenez, programaren araudian aldaketak egitea komeni dela hauteman den behar bati erantzuteko, alegia, laguntzak epe operatibotan ebazteko. Horrela, enpresa txikietara nahiz ETEetara eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratuta dauden eragile zientifiko teknologikoetara bideratuta dauden I+G proiektuen trakzio eragina eta eragin motibatzailea lortuko da, "horixe izanik berez helburua, oinarri teknologikoa duten enpresa berriak sustatzeko proiektu lehiakorretarako".

Programa, beraz, bi fase ezberdinetan antolatuko da aurrerantzean.
Fase bat izango da proiektuak aukeratzekoa, aurrekontu kudeaketa alde batera utzita; barne hartuko ditu lanen aurkezpena eta ebaluazio teknikoa, eta amaituko da onartutako proiektuak aukeratu eta jakinarazten direnean. Bigarren fasea laguntzak ematekoa izango da, eta aurreko fasean aukeratu diren eta programako baldintza guztiak betetzen dituzten proiektuei emango zaien laguntza erabakiko da.

Aldaketa honekin lortu nahi da erakunde onuradunei burutze aldiaren hasieran edota abian jarri aurretik jakinaraztea zein proiektu onartu diren, eta horrek ahalbidetuko du proiektuek espero den eragin bultzatzailea izatea eta, aldi berean, horien planifikazioa hobetzea. Bestalde, araudian tramitazio telematiko/elektronikoa sartuko da.