Hegazkin bat erori da 15 bidaiarirekin Tegucigalpatik (Honduras) hurbil

Actualizado: lunes, 14 febrero 2011 18:53

TEGUCIGALPA, 14 Feb. (EUROPA PRESS) -

Gutxienez 15 bidaiari zeramatzan hegazkin bat erori da gaur Las Mesitas udalerritik hurbil, Honduraseko hiriburu Tegucigalpatik kilometro gutxira, lekukoek tokiko hedabideei baieztatu dietenez.

Central American Airways konpainiako Let 410 hegazkina San Pedro Sulatik irten da goizez Tegucigalpara. Minutu batzuk geroago, Tegucigalparen ondoan dagoen Hula mendixkan hegazkina desagertu egin dela jakinarazi dute ofizialki.

Oraindik bertsio ofizialik ez dagoen arren, tokiko hedabideek esan dute gutxienez 15 lagun zihoazela hegazkinean eta kopilotua bakarrik egon daitekeela bizirik. Hildakoen artean lau hondurastar eta lau estatubatuar daude; gainontzeko bidaiarien daturik ez dago oraingoz.