Hemiola laukoteak Haydn eta Dvorak interpretatuko ditu larunbatean, Miramongo Matineean

Publicado: viernes, 25 mayo 2018 17:19

DONOSTIA, 25 May. (EUROPA PRESS) -

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) antolatzen duen Miramongo Matineeak zikloa itzuliko da larunbatean, maiatzaren 26an, denboraldiko azkenaurreko hitzorduan, eta Hemiola laukoteak "Hegaldi transatlantikoa" izeneko kontzertua eskainiko du. EOSeko musikariak diren Larraitz Oiartzabalek (biolina), Ricardo Ruizek (biolina), Pawel Krymer-ek (biola) eta Gabriel Mesadok (biolontxeloa) Joseph Haydn eta Antonin Dvorak konpsotitoreen piezak interpretatuko dituzte.

EOSek jakinarazi duenez, Haydnek 1790ean Vienan idatzi zuen 5. hari laukotearekin hasiko da emanaldia. "Hegatxabala" izenez ere ezagutzen da pieza hori, eta hasieran agertzen den lehen biolinaren sarrerako melodiak ematen dio izena, hegatxabalaren txioa imitatzen baitu. Laukote "biribila" da bere mugimendu guztietan eta "klasikoa" egiturari dagokionez. Sonata formako lehen mugimendu batekin hasten da, eta lied formako bigarren mugimenduarekin jarraitzen du; hirugarren mugimendua menuettoa da, eta laugarren eta azkena bizkor iraunkorra.

Kontzertuko bigarren eta azken obra Dvoraken 12. hari laukotea izango da. 1893an konposatu zuen, Spillvillen (Iowa, AEB), eta 16 egunetan baino ez. "Amerikarra" izena ere jaso izan du, AEBetan egindako egonaldian Dvorakek ezagutu zuen musikari egindako hainbat keinu jasotzen baititu. Haydnen laukoteak bezala, Dvoraken laukote melodikoak lau mugimendu eta egitura tradizional klasikoa ditu.

Emanaldia 11.00etan hasiko da, EOSen Miramongo egoitzan, eta sarrerak zazpi eurotan salgai daude www.euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, eserleku librerik geratuko balitz, EOSen egoitzako leihatilan bertan erosi ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.