Hernaniko Urumea ikastetxea handitzeko 905.000 euro inbertituko ditu Jaurlaritzak

Hernaniko Urumea ikastetxea
Foto: EUSKO JAURLARITZA
Actualizado: viernes, 31 octubre 2014 13:17
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 31 (EUROPA PRESS)

   Hernaniko (Gipuzkoa) Urumea Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea handitzeko lanak aurki hasiko dira. Esleipena jaso duen Lurgoien S.A. enpresak kontratua sinatu zuen joan den astelehenean, eta, egun horretatik hasita, hilabeteko epea du lanei ekiteko, eta bederatzi hilabetekoa, berriz, lanak hasten direnetik eraikinaren handitzea amaitzeko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak handitze hau egiteko bideratu duen inbertsioa 905.000 eurokoa da, BEZ barne.

   Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, handitze lan hauekin, Urumea ikastetxeak sei ikasgela berri izango ditu, bigarren eta hirugarren solairuetan: lau gela arrunt berri, 55 metro koadrokoa bakoitza; Psikomotrizitate gela, 80 metro koadrokoa; eta Musika gela, 80 metro koadrokoa. Handitze lanetan eraikitako azalera osoa 947,50 metro koadro izango da.

   Gela berri horiek hartuko dituen atal berria egungo eraikinaren aurrealdean eraikiko da, ikastetxearen atari egiten duen aterpearen gainean. Sei ikasgela berriak bigarren eta hirugarren solairuetan kokatuko dira. Lehen solairuak -aterpearen gainean- jolastoki irekia izaten jarraituko du orain arte bezala, baina lanak amaitutakoan estalia geldituko da.

   Lan hauekin eskolako jangela ere handituko da, eta 100 metro koadro izatetik 150 metro koadro izatera pasatuko da. Jangelaren oficce egungo musika gelara aldatzearen ondorioz gertatuko da jangela handitzea. Era berean, ikastetxearen sarrerako aterpea eta honen gaineko terraza ere konponduko dira. Lehen solairuko terraza hau Haur Hezkuntzako ikasleen jolastokia da.

   Beste alde batetik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Hernaniko Bigarren Hezkuntzako Institutuaren eraikin berria egiteko lanak esleitzeko lizitazio prozedura ireki du. Lan hauek 2015ean esleituko direla aurreikusi da.