Herri Babesak jasoko du aurten Bermeoko XIX. Arrain Azokan emango den Hegaluze saria

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 23 mayo 2013 16:00

BILBO 23 May. (EUROPA PRESS) -

Herri Babesak jasoko du aurten Bermeoko (Bizkaia) XIX. Arrain Azokaren barne ostiralean emango den XVII. Hegaluze saria. Epaimahaiak adierazi duenez, sari honekin Herri Babesaren ibilbidea saritu nahi da, urteetan zehar "herriaren alde lan boluntarioa eta isila egiteagatik".

"Izan ere, Herri Babesa beti egon da presente herriak behar izan duenean, herriari laguntzen eta bere alde lan egiten. Eredu bat dira Bermeo eta bermeotarrentzat", gaineratu du.

Hegaluze sariarekin ekintza puntual edo jarraipen profesional bat saritzen da, eta Bermeoren izena zabaldu eta goratu duenarentzat edo herriaren alde lan egin duenarentzat izaten da. Saria Itsuki Irratiak antolatzen du Arrain Azoka Elkartearen babesarekin.

Horrela, Herri Babesak ostiralean jasoko du Hegaluze saria Nestor Bastarretxea aretoan, eguerdiko 12:30ean egingo den ekitaldian. Lehenago, 11:30ean, "Tendencias globales para innovaciones locales: ideas inspiradoras para el sector pesquero de Euskadi" hitzaldia izango da toki berean, eta ondoren, Bermeoko kontserba-enpresen logotipo lehiaketaren irabazlea ezagutzera emango da.

Arratsaldeko 13:00etan Lameran Arrrain Azokaren inaugurazio ekitaldia izango da, eta Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak eta Idurre Bideguren Bermeoko alkateak parte hartuko dute, erakunde eta enpresetako ordezkariekin batera.

Haler, Bermeoko XIX. Arrain Azokako 20 erakustokiak goizeko 11:00etatik egongo dira irekira, eta igandera arte, kontserbak dastatu eta erosteko, eta jai giroan programa zabal batekin gozatzeko aukera egongo da.

Contenido patrocinado