Herri erakundeek hizkuntza politikan dituzten lankidetza aukerak aztergai ekainaren 14an Bilbon

Andres Urrutia, Miren Dobaran eta Estibalitz Alkorta mintegian izango dira
EUSKALTZAINDIA
Actualizado: miércoles, 24 mayo 2017 18:19

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

Herri erakundeek hizkuntza politikaren arloan dituzten lankidetza aukerak aztertzeko jardunaldi bat egingo da ekainaren 14an, Bilbon. Mintegia Sabino Arana Fundazioaren egoitzan egingo da, goiz osoa hartuko duelarik, eta Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatu dute, elkarlanean. Izena emateko 944 056 450 telefonora deitu edo idazkaritza@sabinoarana.org posta elektronikora deitu behar da, antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) gobernu berria eratu ondoren, Jaurlaritzak legealdi berrian hizkuntza politikaren eremuan garatu nahi dituen lan ildoak zehaztu ditu. Era berean, Nafarroako Gobernuak Euskararen I Plan Estrategikoa onartu berri du. Gainera, Ipar Euskal Herrian Euskal Elkargoa erakundea sortu berri da, eta erakunde honek, besteak beste, hizkuntza politikaren eremuan eskumenak izango ditu.

Horiek horrela, Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak, herri erakundeek dituzten asmoak eta ildoak ezagutzera emateko eta hizkuntza politikaren arloan dituzten lankidetza aukerez jarduteko, mintegia antolatu dute Bilbon, ekainaren 14an. Jardunaldia goizeko 10:00etan hasi eta 13:15ean amaituko da.

Mintegian parte hartuko dute Juan Mari Atutxa Sabino Arana Fundazioaren lehendakariak, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Bingen Zupiria Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak, Miren Dobaran Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Estibalitz Alkorta Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendariak, Mikel Arregi Nafarroako Gobernuko Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuaren zuzendari nagusiak, Beñat Arrabit Ipar Euskal Herriko Euskal Elkargoko hizkuntza politikaren arduradunak eta Mathieu Bergé Ipar Euskal Herriko EEP Euskararen Erakunde Publikoko lehendakariak. Erramun Osa Euskaltzaindiko idazkariordeak koordinatuko du jardunaldia.