Herri eta Familiaren I. Lasterketa ospatuko da ekainaren 5ean Zierbenako (Bizkaia) portuan

Actualizado: lunes, 23 mayo 2011 19:33

BILBO, 23 May. (EUROPA PRESS) -

Herri eta Familiaren I. Lasterketa ospatuko dau Zierbenako (Bizkaia) portuan ekainaren 5ean. Herri lasterketa honek ibilbide ezin hobe batetik eramango ditu korrikalariak. Parte-hartzaileen artean dauden bikoteka ariko diren Virginia Berasategi triatleta eta Javier Berasategi bere aita.

Antolatzaileek adierazi dutenez, kategoria desberdinak izango dira lasterketan: txupeteena, umeena, gazteena eta helduena. Helduen kategorian, 18 urte baino gehiago duten korrikalariek proba desberdin batean parte hartzeko aukera izango dute, bakarrik edo senide edo lagun batekin parte hartu ahal izango dutelako, hau da, lasterketa berdinean egingo dute korrika bakarrik parte hartzen dutenek eta bikoteka aritzen direnak.

Horrela, 10:45ean abiatuko dira umeak (7-11 urte), 600 metroko distantzia egiteko; gazteak (12-18) 11:00etan irtengo dira, 1.200 metroko lasterketa egiteko; txupeteen kategoriako parte-hartzaileek (0-6) 350 metroko korrikaldia izango dute, 11:30etan hasita; azkenik, helduen kategoriako lasterkariak (18 urtetik gora) 12:00etan irtengo dira eta 6.700 metroko lasterketa egingo dute.

Korrikalariek horniketa ugariaz gozatuko dute, eta umeek bertan jolasteko gunea izango dute eta opariak jasoko dituzte. Parte-hartzaileentzako masajea jasotzeko zonaldea izango da, dohainik, eta lasterkari bakoitzak "korrikalariaren poltsa" jasoko du.

Parte-hartzaile guztien artean, Asturiasen asteburua pasatzeko bidaiak, spa zerbitzua duen Urduñako Balnearioan gaua pasatzeko aukera eta bizikletak zozkatuko dira.