Herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatuz zerbitzuaren kalitatea hobetzea du xede Osakidetzaren II. Euskara Planak

Actualizado: lunes, 17 febrero 2014 17:01
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 17 (EUROPA PRESS)

   Herritar guztien hizkuntza eskubideak errespetatuz zerbitzuaren kalitatea hobetzea da Osakidetzaren II. Euskara Planaren helburu nagusia, progresibitatea oinarri hartuta, betiere. Horrela, planaren lehen ekintzak abian dira jada, Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberriak eta Giza Baliabideetako zuzendari Jose Mari Armentiak Eusko Legebiltzarrean gaur egindako agerraldian azaldu dutenez.

   Joan den urteko abenduaren 3an Osakidetzako Administrazio Batzordeak onartu ondoren, gaur Eusko Legebiltzarrean aurkeztu dute erakundearen II. Euskara Plana Etxeberriak eta Armentiak.

   Biek azpimarratu dute euskararen presentzia eta erabilera bermatu nahi dela Osakidetzan, ahoz zein idatzizko hizkuntza gisa, bai kanpo, bai barneko harremanetan, euskara lan hizkuntza bilakatuz horretarako baldintzak dituzten zerbitzu eta guneetan.

   Planaren lehen ekintzak abian direla dagoeneko adierazi dute, besteak beste, jarraipen batzordea eratu da; osasun zentroek tokian tokiko euskara plana garatzeko agindua helarazi da; erakunde pribatuekin sinatutako elkarlanerako hitzarmenetan euskararen normalizazioa kontuan hartua izan dadin bermatuko duen klausula aurreikusi da; eta barne komunikazioa euskalduntzeko lanerako tresnak zein taldeak eratu dir.

   Osakidetzaren II. Euskara Plana datozen sei urteei begira sortu da, eta guztira bi ebaluazio egingo dira urte hortena zehar, hiru urtera eta sei urtera, hain zuzen ere.