Herritarren laguntza eskatu du Ertzaintzak duela astebete galdu zen Gasteizko bizilagun bat aurkitzeko

Desagerturiko Gasteizko bizilaguna
ERTZAINTZA
Actualizado: viernes, 15 junio 2018 14:47

GASTEIZ, 15 (EUROPA PRESS)

Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du, ekainaren 8an desagertu zen 42 urteko Pablo Ibañez Aristondo Gasteizko bizilaguna aurkitzeko. 1,70 metroko garaiera du eta 70 kilo inguru pisatzen ditu. Anorak urdin iluna, arropa iluna eta NY letrak dituen bisera zeramatzan desagertu zen egunean, bai eta gitarra bat ere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Orain arte jakin ahal izan denaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herriren batean egon daiteke, baina agian dagoeneko irten da EAEtik.

Pertsona hori aurkitu ahal izateko informazioren bat izan dezaketen pertsonei eskatu zaie SOS Deiak 112 zerbitzura edo 642 650 775 edo 649 952 957 telefono zenbakietara deitzeko.