Hezkuntza eta Giza Eskubideei buruzko Ikus-entzunezkoen II. Lehiaketa abiarazi du EHUk

Europa Press País Vasco
Actualizado: sábado, 18 mayo 2013 13:40

BILBO 18 May. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezitzaileak Giza Eskubideetan Prestatzeko Mintegiak Hezkuntzari eta Giza Eskubideei buruzko Ikus-entzunezkoen II. Lehiaketa jarri du martxan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubide, Lankidetza eta Berdintasuneko Zuzendaritzaren babesarekin antolaturiko lehiaketara lanak onartzeko epea irailaren 30ean amaituko da, arratsaldeko 13:00etan, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Lanak eskura eman ahal izango dira, edo, bestela, posta ziurtatu bidez bidali: Amaia Intxaurraga. Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, Tolosa hiribidea, 70. 20018 Donostia. Gutun-azalean, "Hezkuntzari eta Giza Eskubideei buruzko Ikus-entzunezkoen II. Lehiaketarako" jarri beharko da.

Contenido patrocinado