Hezkuntza sistema alternatiboei buruzko ikastaroa antolatu du UEUk Iruñean

Actualizado: lunes, 20 enero 2014 18:19
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

   Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) babesarekin, "Hezkuntza sistema alternatiboak: gizarte aldaketarako tresna" ikastaroa eskainiko du otsailean eta martxoan, zehazki, otsailaren 19, 20, 26 eta 27an, eta martxoaren 5, 6, 12 eta 13an, NUPen campusean.

   Antolatzaileek azaldu dutenez, hezkuntza ez da gizarte sistematik eta honen balore eta helburuetatik aparte uler daitekeen zerbait; aitzitik, sistema mantenduko duen hiritarra "fabrikatu edo adoktrinatzeko eginkizunean", hezkuntza sistemak daukan zeregina funtsezkoa eta ezinbestekoa da.

   Horrela, DBHn Euskara eta Literatura irakaslea, psikoterapia eta prebentzioan aditua eta UEUko kidea Ane Ablanedok emango duen ikastaroaren helburuen artean daude indarrean den hezkuntza sistemaren gaineko hausnarketa ahalbidetzea eta hezkuntza-irakaskuntza prozesua osasuntsuagoa egiteko gakoak ezagutzea.

   Halaber, pedagogia berriak eta eskola eredu ezberdinak eta  sistemaz kanpoko eskola eredu ezberdinak ezagutzea eta sistema barneko eskola ere barnetik hobetu ahal izateko klabeak jakitea ere bilatuko du ikastaroak.

   Ikastaro teoriko-praktikoa izango da eta gaian interesa daukan edonori dago zuzenduta. Ikastaroa NUPn "Kultura Jarduerak" atalaren barne eskaintzen da, eta interesa daukan edonork parte hartu dezake, ez baita beharrezkoa unibertsitateko kidea izatea.

   Izena emateko epea, NUPeko kideentzat, urtarrilaren 7tik dago irekita, eta unibertsitate komunitatetik kanpokoentzat, aldiz, astelehen honetan ireki da. Izen ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin behar da.