Hiperrealismoaren erakusketak 75.000 bisitaritik gora izan ditu Bilboko Arte Ederren Museoan

Erakusketako irudietako bat
Foto: BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA
Actualizado: miércoles, 14 enero 2015 14:21
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 14 Ene. (EUROPA PRESS) -

   Bilboko Arte Ederren Museoak urriaren 7tik ikusgai duen "Hiperrealismoa 1967-2013" erakusketak 75.000 bisitari baino gehiago izan ditu, itxierarako ia astebete falta denean, urtarrilaren 19an bukatuko baita, museoko arduradunek jakinarazi dutenez.

   Beraz, erakusketa hau, museoaren historian antzeko iraupena izan duten erakusketen artean, bisitatuenetakoa izan da; hain zuzen ere, zerrenda horretan daude 2012ko "Antonio López" (209.531), 2013ko "Fernando Botero. Ospakizuna" (166.646), 2009ko "Sorolla. Espainiaren ikuspegia" (154.009), 1997ko "Sorolla&Zuloaga. Bi ikuspegi mende aldaketarako" (134.477), 1999ko "Espainiako natura hila. Zurbaránetik Picassora" (90.582), 2010eko "Balenciaga. Mugaren diseinua" (84.117), 2002ko "Julio Romero de Torres" (75.583) eta 2010eko "Murillo gaztea" (73.923).

   Erakusketa BBK Fundazioaren babesari esker egin da, eta mugimendu hiperrealistari buruz Europan egin den lehenengo atzera begirako handia da. Bertan, mugimendu horretako artistarik esanguratsuenen 68 margolan daude bilduta, Ipar Amerikako aitzindarietatik hasi eta mugimenduaren nazioarteko garapena ahalbidetu duten artistetaraino. Erakusketa urtarrilaren 19a arte bisita daiteke, 10:00etatik 20:00etara.