Hiri autobusen erabiltzaileak %15,6 eta metroarenak %14,8 igo ziren martxoan EAEn

Autobusen erabiltzaileak gora martxoan
EUSKOTREN
Actualizado: jueves, 11 mayo 2017 11:44

BILBO, 11 (EUROPA PRESS)

Hiri autobusen erabiltzaileen kopurua %15,6 igo zen joan den martxoan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 2016ko hilabete beraren aldean. Halaber, Metro Bilbaoren erabiltzaileen kopuruak %14,8 egin zuen gora hilabete berean, INE estatistika erakundeak ostegun honetan jakinarazi duenez.

Zehazkiago, joan den martxoan, EAEko hiri autobusetan balioztaturiko 8,2 milioi bidaia egin ziren, iazko martxoan baino %15,6 gehiago. Halaber, hiri autobusen erabiltzaileen kopurua %6,4 igo da 2017ko lehen hiruhilekoan.

Bestalde, Metro Bilbaon 8,15 milioi bidaia balioztatu ziren joan den martxoan, hau da, iazko hilabete berean baino %14,8 gehiago. Gainera, 2017ko urtarriletik martxora, metroaren bidaiarien kopuruak %4,5 egin du gora.