Hiriko barruti guztietako udal ekipamenduak jaso dituen plano berria argitaratu du Bilboko Udalak

Bilboko mapa berria
BILBOKO UDALA
Actualizado: viernes, 20 julio 2018 18:12

BILBO, 20 Jul. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak hiriko plano berria argitaratu du eta, berritasun modura, hiriko barruti guztietako udal ekipamenduak jaso ditu. Hasteko, 5.000 plano inprimatu dituzte, eta udal zentroetan, barrutietako bulegoetan eta turismo bulegoetan eskura daiteke, dohainik. Bilboko Udalaren webgunean ere kontsulta eta jaitsi daiteke mapa (www.bilbao.eus).

Hiriko mapa osatua da, eta administrazio, gizarte eta kultur, laguntza, osasun eta kirol arloetako udal ekipamenduak zehazten ditu, Bilboko Udalak ostiral honetan jakinarazi duenez.