Hiru gizon atxilotu dituzte Donostian denda batean lapurtzeagatik

Actualizado: martes, 26 abril 2011 19:47

DONOSTIA, 26 Abr. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 27, 29 eta 36 urteko hiru gizonezko atxilotu dituzte gaur goizaldean Donostian denda baten barruan lapurtzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Gertaerak goizaldeko 3:30ak baino minutu batzuk lehenago hasi dira, Donostian. Ordu horretan, patruila bat elikagaien denda batera joatea eskatu dute, pertsona batek eginiko deiaren arabera, lapurtzen ari zirelako. Halaber, deia egin duen lagunak esan du bi gizon denda barruan zeudela eta beste bat kalean zaintzen.

Ertzaintzaren zenbait patruila bertaratu dira eta gizon bat korrika alde egiten ikusi dute. Orduan, patruila batek gelditzeko eskatu dio baina, jaramonik egin ez duenez, bere atzetik joan eta harrapatu ondoren, atxilotu egin du.

Bien bitartean, beste ertzain batzuk dendara sartu dira eta bi gizon aurkitu dituzte salmahaiaren azpian ezkutatuta. Ondoren, atxilotu eta ertxain-etxera eraman dituzte. Agenteek zenbait bihurkin, erremintak, eskularruak eta linterna bat aurkitu dizkiete, ustez denda barrua sartzeko erabilitakoak. Dirudienez, lapurrek pertsiana metalikoa tokitik atera dute eta sarrailak apurtu dituzte. Atxilotuak Donostiako Guardiako Epaitegira eramango dituzte.