Hiru gizon atxilotu dituzte Zaldibarren (Bizkaia) ospitale batean lapurtzen saiatzeagatik

Actualizado: jueves, 24 marzo 2011 19:00

BILBO, 24 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 18 eta 27 urte bitarteko hiru gizonezko atxilotu zituzten atzo arratsaldean Zaldibarko (Bizkaia) ospitale psikiatrikoan lapurtzen saiatzeagatik. Halaber, sakeleko telefono bat larderiaz ostu izana egotzi diete, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Atzo arratsaldeko 19:30etan, Zaldibarko zenbait bizilagunek Ertzaintzari jakinarazi zioten hiru lagunek psikiatrikoaren hesiaren gainetik salto egin zutela eta, leiho bat apurtu ondoren, barrura sartu zirela.

Zenbait patruila bertaratu ziren eta hiru gazte aurkitu zituzten ospitalearen barruan. Jarraian atxilotu egin zituzten ondarearen aurkako delitu bat egotzita. Ustezko lapurrek kaperako leihoa apurtu zuten barrura sartzeko eta kalteak eragin zituzten ospitalaren zenbait gelatan.

Gorputzaren miaketa prebentiboa egin ondoren, agenteek pixka bat lehenago lapurtutzat salatua izan zen sakeleko telefono bat aurkitu zioten gizonetako bati. Dirudienez, hiru atxilotuak trenez joan ziren Zaldibarrera eta bi bidaiariri eraso egin zieten, bati sakeleko telefonoa lapurtuz eta besteari oinetakoak osten saiatuz.