Hiru gizonezko atxilotu dituzte, Zumaiako gazteen lokal batean lapurtzen saiatzeagatik

Actualizado: miércoles, 8 enero 2014 12:02
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 8 (EUROPA PRESS)

   Ertzaintzaren agenteek 20 eta 26 urteko hiru gizonezko atxilotu dituzte goizalde honetan, Zumaiako (Gipuzkoa) gazteen lokal batean ustez indarraren bidez lapurtzeagatik. Erregistro baten estalkiarekin hautsi dute ustezko lapurreko lokalaren beiratea, baina ezin izan dute lapurreta burutu.

   Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizeko 4:30ean Ertzaintzak abisu bat jaso du telefonoz, gazte batzuk Zumaiako Juan Belmonte kaleko lokal bateko atea kolpatzen ari zirela jakinaraziz.

   Bertaratu diren ertzainek egiaztatu dute eraikinaren beheko solairuan dagoen lokalaren beiratea hautsita zegoela, ate ondoan zegoen erregistro estalki batekin emandako kolpeen ondorioz. Ertzainek jakin dute hiru gizonezkok auto batean ihes egin dutela, eta beste patruila bat Getaria bidean gelditu da, N-634 errepidean, ibilgailua geldiarazteko asmoz.

   Handik gutxira susmagarrien autoa gerarazi dute barruan hiru gazte zirela, lapurreta saiakeraren egileen deskribapenarekin bat zetozenak, hain zuzen ere. Indarraren bidezko lapurreta egin izana egotzita atxilotu dituzte eta Urola Kostako ertzain etxera eraman epailearen esku jarri arte.