Hiru lagun atxilotu dituzte Gordexolan, ibilgailu batetik erregaia lapurtzen ari zirela

Actualizado: jueves, 9 enero 2014 13:22
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

   Ertzaintzaren agenteek 23 eta 21 urteko bi gizonezko eta adingabe bat atxilotu dituzte goizalde honetan Gordexolan (Bizkaia), ibilgailu baten gordailua zulatu eta erregaia lapurtzen ari zirela, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

   Ostegun honetan, goizaldeko 2:00ak aldera, Gordexolan zaintza lanak egiten ari zen herritarren segurtasuneko patruila batek hiru gazte ikusi ditu jarrera susmagarrian, herriko aparkalekuan aparkatutako auto baten ondoan. Bertaratu eta ibilgailuaren azpialdean ontzi bat zegoela ikusi dute, gasolioa jasotzeko jarria. Halaber, erregai-gordailuak zulo bat zuela ikusi dute.

   Agenteek susmagarriak identifikatu dituzte eta haietako baten autoan, gertu aparkatuta zegoena, beste bidoi bat eta erreminta batzuk aurkitu dituzte. Aurkitutako zulagailuetako bat erregaia lapurtzen ari ziren ibilgailuaren gordailuko zuloarekin bat zetorrela egiaztatu ondoren, hiru gazteak atxilotuta eraman dituzte. Jarraian, ertzain etxera eraman dituzte beharrezko izapideak egiteko.