Historia Zinemaren bidez XIV. Jardunaldiak hasiko dira bihar Gasteizen, Italia faxista ardatz gisa harturik

Italia faxista izango da jardunaldien gaia
EHU
Actualizado: lunes, 17 octubre 2011 19:21

GASTEIZ, 17 Oct. (EUROPA PRESS) -

Historia Zinemaren bidez XIV. Jardunaldiak egingo dira bihartik, urriaren 18tik, ostegunera, urriaren 20ra, Valentin de Foronda Gizarte Historiarako Institutuak antolatuta, Euskalerriaren Adiskideen Elkartean, Gasteizen. Filmak Edizio honetako ardatz nagusia Italia Faxista izango da, eta pelikulak arratsaldeko 19:00etatik aurrera proiektatuko dira, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) jakinarazi duenez.

Aurreko edizioetan bezala, ziklo hau bi zatitan banatuko da. Alde batetik, EHUko Arabako campusak elkarte unibertsitarioarentzat zuzendutako saioak hartuko ditu, eta bestetik, "Zinema Hirian" atala Euskalerriaren Adiskideen Elkartean izango da, sarrera libre eta doan izanik. Proiekzio bakoitzaren ostean, solasaldiak hasiko dira pelikulen edukiarekin.

Horrela, bihar, Augusto Geninaren "El escuadrón blanco" (1936) ikusi ahal izango da, urriaren 19an, Marco Bellocchioren "Vincere" (2009) izango da protagonista, eta azkenik, urriaren 20an, Pasquale Prunasek Roberto Rosselliniren lankidetzarekin eginiko "Mussolini" (1962) filma emango dute.