Hondarribiko hondartzan egongo da bihar "Birziklapenean jaioak gara" kanpainaren karpa ibiltaria

Hondarribia
Europa Press - Archivo
Actualizado: martes, 21 agosto 2018 10:23

DONOSTIA, 21 Ago. (EUROPA PRESS) -

Herritarrak sentsibilizatzeko 'Birziklapenean jaioak gara' kanpainaren karpa ibiltari handia Hondarribiko (Gipuzkoa) hondartzan egongo da bihar (asteazkena, hilak 22), goizeko 11.00etatik 14.00etara. Hiru atal ditu kanpainak: erakusketakoa, ludikoa eta kanpoko jarduera; herritarrek parte hartzeko modukoak izango dira, antolatzaileen esanetan. Gipuzkoan, Hondarribia da kanpaina hartzen duen lehen udalerria.

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek sustatzen dute 'Birziklapenean jaioak gara' ekimena, hondakinak kudeatzen dituzten Ecoembes eta Ecovidrio erakundeekin batera. Hori da, hain zuzen, euskal erakundeek hondakinak prebenitu eta kudeatzearen arloan batera egindako lehen kanpaina.

Abuztuaren 20tik azaroaren hasierara, kanpainaren karpa ibiltaria hiru lurraldeetako hogeita hamar hondartzatan eta udalerritan izango da. Ekimenaren helburua da "herritarrak sentsibilizatzea eta birziklatze-tasak handitzea zein birziklapena hobeto egitea", ekimenaren antolatzaileek adierazi dutenez.