Hondarribiko Udalaren webguneak ia 300.000 bisita izan ditu 2010ean, batez beste 800 egunean

Actualizado: martes, 4 enero 2011 18:56

DONOSTIA, 4 Ene. (EUROPA PRESS) -

Hondarribiko Udaleko (Gipuzkoa) web-orrialdeak (www.hondarribia.org) 298.390 bisita erregistratu ditu 2010. urtean zehar, hau da, egunean 800 bisita batez beste. Udal hondarribitarrak prentsa ohar batean adierazi duenez, 2009an 140.376 bisita izan ziren webgunean, eta modu horretan, bukatu berri den urtean bikoiztu egin da bisiten kopurua 2009koarekin alderatuta.

Gainera, 2010ean izandako 298.390 bisitek eguneko 800 erabiltzaileko batez bestekoa egiten dute, eta erabiltzaile horiek 1.678.400 orri bisitatu dituzte webgunearen barruan. Bisitarien saioek ia hamar minutuko iraupena izan dute batez beste, eta erabiltzaile bakoitzak www.hondarribia.org webguneko zazpi orri ezberdinetan sartu da saio horietako bakoitzean.

Bisita gehien izan diren hilabeteak uztaila, abuztua eta iraila izan dira, 28.247, 30.053 y 32.103 bisitarekin, hurrenez hurren. Abenduan 30.899 bisita izan dira.

Hondarribiko Udalak datuon balorazio "oso positiboa" egin du, "teknologia berrien aldeko apustuan sendotzen duelako". Webgunean erabilien izan diren atalei dagokienez, berriak, agenda, "Alkateareki hizketan" atala, web-orriaren eskuinean kokaturiko banner informatiboak, Muliateko etxebizitzei buruzko informazioa, udalerriko antzinako postalak eta enplegu-eskaintzak izan dira.