Hoteletako bidaiarien sarrerak %6,4 gehitu ziren Euskadin ekainean

Actualizado: martes, 22 julio 2014 17:37

BILBO, 22 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko hotel establezimenduetan 226.899 bidaiariren sarrerak erregistratu ziren joan den ekainean, aurreko urteko hil berean baino 13.657 gehiago, hau da, %6,4ko gehikuntza. Araban %10,6 gehitu ziren sarrerak, eta Gipuzkoan %12,8; Bizkaian ez zen aldaketarik izan, Eustaten datuen arabera.

Bestalde, gaualdiak 428.458 izan ziren joan den ekainean, aurreko urtekoan baino 33.479 gehiago, hau da, %8,5, gehiago. Gaualdiak urte artean %6,0 gehitu dira Araban, %10,6 Gipuzkoan eta %7,2 Bizkaian.

Espainiako bidaiariak %6,0 gehitu ziren ekainean aurreko urtekoaren aldean, eta atzerrikoak %7,0. Araban atzerritarrak %10,8 gehitu ziren eta estatukoak %10,5; Bizkaian atzerritarrak %1,0 gehitu ziren eta estatukoak %0,5 gutxitu; eta Gipuzkoan atzerritarrak %12,2 gehitu ziren, eta estatukoak %13,3.

Batez besteko egonaldia 1,89 egun izan zen, aurreko urteko ekainean 1,85 izan zelarik. Araban 2013ko ekaineko 1,83 egunetik aurtengo 1,75era laburtu da; Bizkaian 1,76tik 1,89ra luzatu; eta Gipuzkoan 1,97tik 1,93ra laburtu.

Plazakako betetze maila %4,5 handitu zen EAE osoan, iazko ekaineko %46,2tik aurtengo %50,7ra. Araban %1,9 gehitu zen (%38,6tik %40,5era); Bizkaian %5,2 (%44,2tik %49,4ra); eta Gipuzkoan %4,7 (%51,9tik %56,6ra). Gelakako betetze maila %5,8 gehitu zen EAEn, eta okupazioa %62,7 izan zen. Araban %1,4 gehitu zen, %49,7ra helduz; Bizkaian %8,3 (%64,4); eta Gipuzkoan %4,3 (%65,9).

Hotel okupaziorik handienak ekainean Donostian (%70,5), Gipuzkoako kostaldean (%54,6) eta Bilbon (%54,1) izan ziren. Asteko eguna aintzat hartuta, 2014ko ekainean okupaziorik handiena (%61,8) asteburuetan izan zen; lanegunetako okupazioa %46,6 izan zen. Iazko ekainaren aldean, langile okupatuak %3,7 gutxitu ziren joan den ekainean.

LANDA TURISMOA

Bestalde, Euskadiko landa turismoko ostatuetan 10.669 bidaiariren sarrerak erregistratu ziren ekainean, hau da, aurreko hil berean baino %11,8 gehiago. Lurraldeka, Araban %2,2ko gehikuntza izan zen sarreretan, Bizkaian %16,0koa eta Gipuzkoan %12,9koa.

Guztira, atzerritarren 1.700 sarrera izan ziren ekainean, aurreko urtekoan baino %59,3 gutxiago, eta sarrera guztien %15,9. Estatuko bidaiarien sarrerak %5,8 gehitu ziren.

Halaber, 25.130 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil berean baino %23,8 gehiago. Araban %6,6ko jaitsiera izan zen, eta Bizkaian %22ko eta Gipuzkoan %34,5eko gehikuntzak.

Plazakako betetze maila %20,8 izan zen, 2013ko ekainean baino %4,4 gehiago. Araban %0,1 igo zen betetze maila eta %13,1 izan zen; Bizkaian %18,2 izan zen betetze maila, %3,4 igo ondoren; eta Gipuzkoan %6,9 igo zen, %25,9koa izan arte. Batez besteko egonaldia 2,36 egun izan zen joan den ekainean, lehengo urtean baino luzeagoa.

MAKINA ERREMINTA ETA AZKENA

Bestalde, Bizkaian, Barakaldoko BECn ospaturiko Makina Erremintaren Bienelaren harira, bidaiarien sarrerak 21.676 izan ziren -ekainaren 2tik 7ra arte-. Aldi horretan, 42.357 gaualdi izan ziren Bizkai osoan eta gelakako betetze maila %78,1 izan zen. Bilboko metropolitarrean (Bilbo aparte) betetze maila %89,2 izan zen.

Azkenik, Araban, ekainaren 20an eta 21ean ospatu zen Azkena Rock jaialdia zela eta, bidaiarien sarrerak 2.727 izan ziren. Bi egun horietan, 4.624 gaualdi egin ziren Araba osoan, eta gelakako betetze maila %60,2 izan zen. Gasteizen gelakako betetze maila %67,2 izan zen.