Hoteletako bidaiarien sarrerak %9,8 gehitu ziren irailean eta %8,6 uda osoan EAEn

Turistak Bilbon
Foto: Europa Press
Actualizado: jueves, 22 octubre 2015 11:49

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduetako bidaiarien sarrerak %9,8 gehitu ziren joan den irailean. Uztail, abuztu eta irailari dagokionez, bidaiarien sarrerak %8,6 gehitu ziren hoteletan eta %7,4 landa ostatuetan, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundeak argitaratutako datuen arabera.

   Irailean, guztira, 262.504 bidaiari sarrera erregistratu ziren EAEko hotel establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 23.475 gehiago (%9,8ko gehikuntza). Sarrerak %2,7 gehitu ziren Araban, %8,8 Gipuzkoan eta %13 Bizkaian. Gaualdiak 518.952 izan ziren irailean, aurreko urtekoan baino 23.495 gehiago (%4,7 gehiago). Gaualdiak urte artean %3,9 gehitu ziren Bizkaian, eta %8,3 Gipuzkoan; Araban, aldiz, %2,4 jaitsi ziren.

   Espainiako Estatuko bidaiariak %2,9 gehitu ziren iazko irailaren aldean, eta beste estatu batzuetakoak %19,2. Araban, espainiar estatukoak %0,6 gehitu ziren, eta besteetakoak %7,5; Bizkaian %5,6 eta %22,8 gehitu ziren, hurrenez hurren, eta Gipuzkoan %0,5 eta %18,1, hurrenez hurren.

   Batez besteko egonaldia iazko iraileko 2,07 egunetik aurtengo iraileko 1,98 egunera laburtu zen, eta lurraldeka, Araban 1,86tik 1,77ra, Bizkaian 2,10etik 1,93ra, eta Gipuzkoan 2,12tik 2,11ra. Plazakako betetze maila %2,1 puntuz handitu zen EAE osoan, iazko %58,6tik aurtengo %60,6ra, eta lurraldeka, Araban %50,6tik %49,4ra jaitsi, Bizkaian %59,3tik %59,8ra igo, eta Gipuzkoan %61,0tik %66,5era igo.

   Gelakako betetze maila %2,9 puntuz gehitu zen EAE osoan, eta okupazioa %74,4 izan zen. Araban %2,5 puntuz gutxitu zen, %60,3ra; Bizkaian %2,4 puntuz gehitu, %76,3ra, eta Gipuzkoan %5,8 puntuz, %77,9ra.

   Hotel okupaziorik handienak irailean Donostian (%74,2), Gipuzkoako kostaldean (%72,7) eta Arabako Errioxan (%68) izan ziren, eta, asteko eguna aintzat, okupaziorik handiena (%70,5) asteburuetan izan zen, lanegunetako %57ko okupazioaren aldean.

ZINEMALDIA ETA FESTVAL

   Bestalde, Gipuzkoako establezimenduetan 30.285 bidaiari sarrera izan ziren Donostia 63. Zinemaldian, irailaren 18tik 26ra (bederatzi gau). Aldi berean, 62.333 gaualdi izan ziren Gipuzkoa osoan, eta plazakako betetze maila %66,2 izan zen. Donostian, 15.739 sarrera eta 34.905 gaualdi izan ziren egun horietan zehar, eta gelakako betetze maila %89,8 eta plazakakoa %72,2 izan ziren.

   2014ko edizioaren aldean (orduan irailaren 19tik 27ra bitartean izan zen, bederatzi gau), sarrerak Gipuzkoan %14 gehitu ziren, eta gaualdiak %6,4; Donostian sarrerak %10,5 gehitu ziren, eta gaualdiak %5,0.

   Halaber, Arabako establezimenduetan 7.568 bidaiari sarrera izan ziren Gasteizko FesTVal jaialdian, irailaren 1etik 5era (bost gau). Aldi berean, 12.036 gaualdi izan ziren Araba osoan, 2014an baino %20,5 gutxiago (orduan irailaren 1etik 6ra izan zen, sei gau). Sarrerak %9,1 gutxitu ziren lurralde osoan 2014koaren aldean. Gelakako betetze maila %63,9 izan zen, eta plazakakoa %53,4.

   Gasteizen 5.568 sarrera eta 8.881 gaualdi izan ziren, eta plazakako betetze maila %56,4 eta gelakakoa %69,5 izan ziren. Sarrerak %4,1 eta gaualdiak %17,2 gutxitu ziren hiriburuan, 2014ko datuen aldean.

UDAKO BALANTZEA

   Modu honetan, uztail, abuztu eta irailean bidaiarien sarrerak %8,6 gehitu ziren EAEn 2014ko udaren aldean, 69.480 sarrera gehiago izanik. Bidaiarien gehikuntzak izan ziren hiru lurraldeetan: %10,5 Araban, %10 Bizkaian eta %6,1 Gipuzkoan.

   2015eko udan Espainiako Estatuko bidaiarien sarrerak %6,1 gehitu ziren EAEn, eta beste estatukoenak %11,7. Araban %18,4 gehitu ziren beste estatu batzuetako bidaiarien, eta %6,3 espainiar estatukoenak; Bizkaian %12,6 eta %7,9 gehitu zirenb, hurrenez hurren, eta Gipuzkoan %8,8 eta %3,6, hurrenez hurren.

   Gaualdiak %7,4 gehitu ziren EAE osoan, eta herrialdeka, Araban %3,9, Bizkaian %7,7 eta Gipuzkoan %8,2. Batez besteko egonaldia lehengoan (2,1 egun) iraun zuen EAEn 2015eko udan. Plazakako betetze maila %4,3 puntu igo zen (%68,5), eta gelakakoa %5,3 puntu (%78).

   Bestalde, EAEko landa ostatuetan 14.035 bidaiari sarrera erregistratu ziren irailean, aurreko urteko hil berean baino %7,4 gehiago. Araban %21,3ko gehikuntza izan zen sarreretan, Bizkaian %11,7koa, eta Gipuzkoan %1,3koa. Beste estatu batzuetako bidaiarien sarreretan %29,3ko gehikuntza izan zen aurreko urtekoen aldean, eta sarrera guztien %16,7 izan ziren; Espainiako Estatuko bidaiarien sarrerak %3,1 gehitu ziren.

   Irailean 33.470 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil berean baino %4,9ko gehiago. Araban %33,7 gehikuntza izan zen, eta Gipuzkoan %2,5ekoa; Bizkaian, aldiz, %0,2ko murrizketa.

   Plazakako betetze maila %27,7 izan zen, 2014ko irailean baino %0,9 puntu gehiago. Araban %4,4 puntu igo zen plazakako betetze maila, %18 izan arten; Bizkaian betetze maila %24,1 izan zen, %1,2 puntu gutxiago

2014ko irailaren aldean; eta Gipuzkoan puntu bat igo zen, %34,2ra. Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin zen joan den irailean, 2014koaren aldean: 2,44 egunetik 2,38ra.