Ia 17.200 bonu saldu dira Bizkaian, "Bono Denda" merkataritza sustatzeko kanpaina amaitzeko hiru aste falta direnean

Bizkaiko merkataritza sustatzeko "Bono Denda" kanpaina urtarrilaren 31ra arte
Europa Press
Actualizado: jueves, 10 enero 2013 12:48

BILBO, 10 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioak (CECOBI) lurraldeko merkataritza sustatzeko antolatu duten "Bono Denda" kanpainaren barruan 17.197 bonu saldu dira, ostegun honetako goizeko 9:00etan bildutako azken datuen arabera. Ekimena amaitzeko hiru aste geratzen direnean, beraz, jaulkitako ia 20.000 bonuak saldu dira.

Kontsumitzaileek urtarrilaren 31ra arte izango dute bonuok erosteko aukera, baldin eta arinago agortzen ez badira, eta kanpainari atxikitako 45 udalerritako 1.446 saltokietan erabili ahal izango dituzte. "Bono Denda" ekimenaren bidez, Bizkaiko Aldundiak hamar euroko diru-laguntza ematen du lurraldeko hiri-komertzioetan edo herri eta hirietatik hurbil dauden komertzioetan erosketak egiteko.

Kanpainaren arduradunek gogoratu dutenez, BBKren orotarako kutxazainetan eskuratu ahal da "Bono Denda", edozein kreditu- edo zordunketa-txartel erabilita. Bonuak 40 euro balio du, baina aukera ematen du 50 euroko erosketa bat egiteko atxikitako edozein komertziotan.

Bizkaiko Aldundiak eta CECOBIk muga bat ezarri dute bonuak ateratzeko: kreditu- edo zordunketa-txartel bakoitzeko bi bonu. Hala ere, ez dago mugatuta zenbat bonu erabil ditzakeen pertsona bakoitzak. Erosketa bakar baterako erabili ahal da "Bono Denda", eta beraz, bonuak ezin izango dira metatu ticket edo faktura batean. Halere, kontsumitzaileak dituen "Bono Denda" beste erosketa egin ahal izango dira.