Ia 3.000 erabiltzaile izan ditu orain arte Leioako izotz-pistak

Actualizado: lunes, 3 enero 2011 15:10

BILBO, 3 Ene. (EUROPA PRESS) -

Kultur Leioa aretoaren alboko Errekalde plazan kokatuta dagoen izotz-pistak 2.937 pertsona hartu ditu jada, atzo batutako datuen arabera. Ekintza berezi hau posible izan da Leioako Udalaren eta Merkatarien Elkartearen arteko akordio bati esker.

Izotz-pista berrikuntza izan da aurten, eta lortutako arrakasta hain handia izan da hurrengo urteetan ere jartzeko asmoa dagoela adierazi dutela antolatzaileek, Leioako Udaleko (Bizkaia) iturriek jakinarazin dutenez.

Ia 300 metro koadroko zabalera duen izotz-pista Gabonetako oporrak irauten duten bitartean izango da zabalik, hau da, urtarrilaren 9ra arte, baina ordutegi ezberdinekin jai egunak direla eta. Horrela, gaurtik hilaren 8ra arte, 11:00etatik 22:00etara izango da irekita, eta 9an, 11:00etatik 20:00etara. Sarrera bi eurokoa da pertsonako, baina Leioako dendetan erosketaren bat egiten dutenek sarrera doan izango dute.