Ia 350.000 bisitari izan ditu jada "Espresionismo Abstraktua" erakusketak Guggenheim Bilbao Museoan

"Expresionismo abstraktua" erakusketako obra bat
Europa Press
Actualizado: viernes, 2 junio 2017 13:00

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

Guggenheim Bilbao Museoak igande honetan itxiko du BBVA Fundazioak babestutako "Espresionismo Abstraktua" erakusketa, eta otsailaren 3an ireki zenetik, ia 350.000 bisitari izan ditu, museoa bilbotarraren arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

Horrela, erakusketa igandean itxiko da, ekainaren 4an, museoaren bigarren solairuan dauden artelanak kentzeko eta "Bill Viola: atzera begirakoa" erakusketakoak jartzeko. Erakusketa hori ekainaren 30ean irekiko du Guggenheim Bilbao Museoak.

Egunotan museora hurbiltzen direnek aukera izango dute "Pello Irazu. Panorama" eta "Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta bere garaikideak" erakusketez eta "Pierre Huyghe: (Titulurik gabea) Giza maskara" bideoinstalazioaz gozatzeko.