Ian Andersonek (Jethro Tull) bi emanaldi eskainiko ditu datorren astean Bilboko BBK Aretoan

Actualizado: sábado, 5 febrero 2011 14:06

BILBO, 5 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ian Anderson Jethro Tull talde mitikoak bi kontzertu eskainiko ditu Bilboko BBK Aretoan. Saioak otsailaren 7an eta 8an izango dira, 20:00etatik aurrera, aretoko arduradunek jakinarazi dutenez.

"Music Legends" zikloaren egitarauan barruan otsailaren 8an antolaturiko kontzertua ikusteko sarrerak egun gutxitan agortu ziren, eta horregatik antolatu da bigarren saio bat aurreko egunean. BBK Aretoko egitarau berri honen helburua da talde mitiko eta handietan ezagunak egin ziren musikarien egitasmo berriak Bilbora erakartzea, aski interesgarriak direlakoan.

40 urtetan zehar, Jethro Tull taldeko liderra izan da Ian Anderson konpositore, txirula-jotzaile eta gitarrista eskoziarra. Txirula jotzen bere kabuz ikasi zuen Andersonek, Roland Kirk txirulajolearen estiloan oinarrituta. Ianek gitarra, baxua, bouzoukia, balalaika, saxofoia, ahoko soinua eta hainbat eratako whistlak ere jotzen daki. Grabatu dituen zenbait abestitan berak jo izan ditu tresna guztiak.

Soinu injeniari eta ekoizle ere aritzen da. Hala egin zuen, lehen aldiz, "Locomotive Breath"-en. Bere ideia guztiak abesti batean jarri zituen taldeari aurkeztu aurretik, eta bere zuzenekoen erakusgarri fidelena den doinua bilakatu da.

2007ko abenduan, Ingalaterrako Elizabeth II.a erreginak, musikaren alde egin duen lana goraipatuz, Inperio Britainiarreko Ordenaren domina eman zion Ian Andersoni. BBK Aretoan emango duen kontzertuan, taldekide izango ditu John O'Hara -teklatuak ete esku-soinua-, David Goodier -baxua-, Florian Opahle -gitarra- eta Scott Hammond -bateria-.

Eskoziako musikariak eskaniko duen kontzertuarekin batera, "Music Legends" zikloak baieztatuta dauzka Marianne Faithfull -apirilaren 5ean-, John Mayall -ekainaren 14an-, Albert Lee eta Hogan's Heroes -ekainaren 24an- eta The Rolling Stones taldeko baxu-jotzaile izan zen Bill Wyman -uztailaren 11an-.