Ibai Esoianek ipuin kontalari saio bat eskainiko du igande honetan Gernikako Euskal Herria Museoan

Actualizado: sábado, 22 noviembre 2014 13:24

BILBO, 22 Nov. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumoko (Bizkai) Euskal Herria Museoak Ibai Esoian bertsolariaren ipuin kontalari saioa eskainiko du igande honetan, azaroaren 23an, eguerdiko 12:00etatik aurrera, museoaren ardura duen Bizkaiko Aldundiak jakinarazi duenez.

"Bertsol Haritzak" izenburuko saioak kontaera eta kantua uztartuko ditu. Istorioak haritz baten inguruan osatzen dira; haritzak, ezkurren ordez, hitzak ematen ditu, eta hitz horiek dira ipuinen abiapuntua.

Ibai Esoainek eskainiko duen saioan euskal kantutegiko bertso ezagunak eta beren-beregi sortutako beste batzuk entzungo dira. Sarreraren prezioa euro bat izango da.